Osakidetzak gaur eguerdian argitaratu du ostegunetik igandera bitarteko txosten epidemiologikoa eta emaitzak ez dira itxaropentsuak. Kutsatze kasuek ez dute atzera egin eta gero eta gaixo gehiago daude. Azken lau egunetan birusa nabarmen zabaldu da eta soilik Arakaldon ez da agertu kasu berririk. Gauzak horrela, osasun sistema publikoak hurrengo positibo berriak zenbatu ditu:
- Amurrio: 44
- Artziniega: 7
- Aiara: 1
- Laudio: 74
- Okondo: 8
- Arrankudiaga-Zollo: 6
- Orozko: 9
- Urduña: 8
Intzidentzia metatuaren tasaren esparruan, oro har, inoiz baino okerrago dago Aiaraldea. Hainbat udalerrik lau digitutan dituzte euren kopuruak eta gehienek (Amurriok, Laudiok, Okondok, Arrankudiaga-Zollok eta Orozkok) gora egin dute. Artziniegak eta Arakaldok eutsi diete osteguneko datuei eta Aiarak eta Urduñak murriztu dituzte. Udalerri guztiek jarraitzen dute eremu gorrian.
EAEn egoera bera islatzen da, 324 ospitaleratu baitaude eta zaintza intentsiboko unitatean, aldiz, 105 herritar.