Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo ildoak ekimen berri bat abiatu du: "Eskualdeko emakumeen* narrazio, ilustrazio edo poesia feministak bilduko ditugu!". Funtsean, ahalduntzea sustatzeko sormenari bide ematea da helburua, eta eskualdeko emakumeen* kreatibitatea kolektiboki plazaratzea.
Ahalduntzea sustatzeko sormenari bide ematea da helburua, eta eskualdeko emakumeen* kreatibitatea kolektiboki plazaratzea
Dinamika adin eta jatorri orotariko kideei zuzendua dago, eta paperean jaso daitekeen edozein arte diziplina onartuko da: marrazkia, ilustrazioa, komikia, poesia, bertsoak, narrazioa, ipuina, fabula… Ez da luzeera edo tamaina mugarik jarriko, baina lanek ezingo dute 2 orri baino gehiago eduki. Edonolako lanak onartuko dira; beti ere ikuspegi feminista barne hartzen badute, eta euskaraz idatzita badaude.
Jasotako lanak Aiaraldea Ekintzen Faktoriako komunikazio tresnetan argitaratuko dira: Bor-bor hiruhilabetekari feministan, Aiaraldea Hemen hamabostekarian edota Aiaraldea.eus webgunean kasu.
Horrez gain, ekitaldi publiko batean aurkeztuko da Aiaraldeko narrazio eta ilustrazio feministen liburuxka. Hain zuzen, urtarrilaren 27an egingo dute proiektuaren aurkezpena Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Zalantzarik izatekotan feminismoa@aiaraldea.eus posta elektronikora idatzi daiteke mezua. Ildo beretik, helbide horretara bidali beharko dira bakoitzaren sormen piezak.