238 COVID-19 kasu utzi dituzte Gabonek Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abe. 27a, 16:43

Laudion 104 kasu detektatu dituzte guztira. / Aiaraldea.eus

Arakaldon izan ezin, udalerri guztietan egon dira kasu ugari azken lau egunetan. Laudion pilatu da kopuru handiena, 104 positibo guztira. 

238 COVID-19 kasu berri detektatu ditu Osakidetzak ostegunetik igandera bitartean Aiaraldean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. 

Hau izan da kasuen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 59 kasu guztira (19 ostegunean, 21 ostiralean, 13 larunbatean eta 6 igandean)
  • Artziniega: 13 kasu guztira (3 ostegunean, 6 ostiralean, 1 larunbatean eta 3 igandean)
  • Aiara: 15 kasu guztira (3 ostegunean, 7 ostiralean, 2 larunbatean eta 3 igandean)
  • Laudio: 104 kasu guztira (18 ostegunean, 52 ostiralean, 12 larunbatean eta 22 igandean)
  • Okondo: 5 kasu guztira (2 ostegunean, eta bana ostiral, larunbat eta igandean)
  • Arrankudiaga-Zollo: 7 kasu guztira (1 ostegunean eta 6 ostiralean)
  • Orozko: 19 kasu guztira (2 ostegunean, 8 ostiralean, 4 larunbatean eta 5 igandean)
  • Urduña: 16 kasu guztira (1 ostegunean, 10 ostiralean, 3 larunbatean eta 2 igandean)

Intzidentzia metatuaren tasak gora

Udalerri guztiek jarraitzen dute eremu gorrian, oso tasa altuekin. Azken lau egunetako kasuen ondorioz, nabarmen egin dute gora ratioek. Arakaldo, Artziniega eta Okondo dira salbuespenak. Lehen udalerriko tasa berdin mantendu da. Beste biena, aldiz, jaitsi egin da apur bat, kasu berriak izan dituzten arren. 

Egoera antzekoa da EAE osoan. 30.753 kasu berri egon dira erkidegoan guztira azken astean. 30 pertsona hil dira, 381 daude ospitaleratuta eta 110 ZIUn.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide