Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko 2022. urteko erronkak elkarrekin adosteko prozesua abiatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Helburua, bazkideen eta herritarren sentsazioak, iritziak eta ekarpenak biltzea da, ideia berriak barne. Modu horretan osatuko dute 2021eko balorazioa, 2022. urteko oinarria marrazteko ondoren.
Hurrengoak izango dira saio parte hartzaileetarako hitzorduak, ildoka:
- Elikadura burujabetza (Ekonomatua): Abenduaren 29an, asteazkena, 17:30ean Faktorian.
- Kokoriko Hezkuntza Faktoria: Abenduaren 30ean, 17:30ean, Faktorian.
- Komunikabidea: Abenduaren 30ean, 19:30ean Faktorian.
- Kudeaketa: Urtarrilaren 3an, 19:30ean Faktorian.
- Komunika (Zerbitzuak): Urtarrilaren 4an, asteartea, 18:00etan Faktorian.
- Faktoria: urtarrilarean 10ean, 18:00etan Faktorian.
- Feminismoa (Bor-bor): urtarrilaren 23an, 18:00etan Faktorian
Feminismo ildoaren eta Faktoriaren asanbladak burutu dira dagoeneko, baina urtarrilean izango du segida prozesuak. Hain zuzen, urtarrilaren 10ean elkartuko da Faktoriako Asanblada berriro, eta hilaren 23an bilduko da Bor-bor Feminismo Faktoria.
Komunikabidearen zita, ostegunean
Komunikabideko irakurle, erabiltzaile eta kolaboratzaileek ostegunean -abenduak 30- izango dute zita, 19:30ean. COVID-19ak izandako bilakaeraren ondorioz, online ekarpenak jasotzeko modua ere aktibatu du komunikabideak, galdetegi bat beteta.
Horrez gain, bileran telematikoki parte hartzeko aukera egongo da, Jitsi lotura honen bidez.