525 COVID-19 kasu berri utzi ditu pandemiak eskualdean ostegunetik igandera bitartean, Osakidetzak gaur plazaratutako txosten epidemiologikoaren arabera.
Hau da kasuen banaketa udalerrika:
- Amurrio: 128 kasu (48 ostegunean, 25 ostiralean, 30 larunbatean eta 25 igandean).
- Artziniega: 29 kasu (6 ostegunean, 9 ostiralean, 4 larunbatean eta 10 igandean).
- Aiara: 29 kasu (5 ostegunean, 13 ostiralean, 3 larunbatean eta 8 igandean).
- Laudio: 214 kasu (71 ostegunean, 41 ostiralean, 61 larunbatean eta 41 igandean).
- Okondo: 12 kasu (3 ostegunean, 1 ostiralean, 5 larunbatean eta 3 igandean).
- Arakaldo: Kasu bakarra, ostiralean.
- Arrankudiaga-Zollo: 14 kasu (5 ostegunean eta hiruna ostiral, larunbat eta igandean)
- Orozko: 46 kasu (17 ostegunean, 12 ostiralean, 9 larunbatean eta 8 igandean)
- Urduña: 52 kasu (14 ostegunean, 14 ostiralean, 16 larunbatean eta 8 igandean)
Intzidentzia metatuaren tasa guztiak, gora
Positiboekin batera, gora egin dute baita udalerri guztietako intzidentzia metatuaren tasek. 2.000 gora daude ratio gehienak eta batzuk 4.000ra iristear daude.
EAEn ere larria da egoera: 67.573 positibo erregistratu ditu osasun sistema publikoak azken astean, 35 pertsona hil dira birusaren ondorioz, 560 herritar daude ospitaleratuta eta horietako 132 ZIUn.
Egoera larria, baina erlatibizatu beharra
Positibo berrien kopurua ikusgarria izanik ere, baita hildakoena, aintzat hartu beharra dago larritasun horrek ez duela zerikusirik pandemia hasierako emaitzekin. Esaterako, egun 67.573 gaixo berri badaude ere, ospitaletan 560 baino ez dituzte sartu. Horrek esan nahi du %0,82k bukatu duela medikuen eskuetan.
Aldiz, oraingo egoera 2020ko martxoaren 27ko datuekin alderatzen bada, garai horretan positiboak 5.136 eta ospitaleratuak 1.552 izan ziren, hau da, kutsatuen %30,26ak bukatu zuen ospitaletan. Horietako 170k, gainera, Zaintza Intentsiboko Unitateetan. Ildo beretik, 2020ko martxoan hildakoak 241 ziren, %4,7 guztira. Egun, hildakoen tasa ez da heltzen 0,05ra, azken txostenaren datuak aintzat hartuta.