695 COVID-19 kasu berri Aiaraldean azken hiru egunetan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 6a, 22:07

Laudion topatu da positiboen herena baino gehiago. / Aiaraldea.eus

Gora egin dute baita udalerri guztietako ratioek ere, orain arteko marka guztiak hautsita. 

COVID-19aren positibo kopuruak marka guztiak hausten jarraitzen du Aiaraldean. Astelehenetik asteazkenera bitartean 695 kasu berri detektatu ditu Osakidetzak eskualdean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehaztu duenez.

Hau da kasuen banaketa udalerrika eta egunka:

  • Amurrio: 176 kasu guztira (56 astelehenean, 62 asteartean eta 58 asteazkenean)
  • Artziniega: 25 kasu guztira (3 astelehenean, 12 asteartean eta 10 asteazkenean)
  • Aiara: 39 kasu guztira (12 astelehenean, 14 asteartea eta 13 asteazkenean)
  • Laudio: 293 kasu guztira (99 astelehenean, 106 asteartean eta 88 asteazkenean)
  • Okondo: 16 kasu guztira (8 astelehenean, 5 asteartean, 3 asteazkenean)
  • Arakaldo: Kasu bakarra, asteazkenean
  • Arrankudiaga-Zollo: 12 kasu guztira (3 astelehenean, 2 asteartean eta 7 asteazkenean)
  • Orozko: 65 kasu guztira (24 astelehenean, 21 asteartean eta 20 asteazkenean)
  • Urduña: 68 kasu guztira (29 astelehenean, 17 asteartean eta 22 asteazkenean)

Positiboen kopuruekion batera, gora egin du baita intzodentzia metatuaren tasak udalerri guztietan. 

EAEn ere antzekoa da egoera. 80.955 kasu detektatu dira azken astean, 631 pertsona daude ospitaleratuta eta 122 Zaintza Intentsiborako Unitatean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide