Ziklokros denboraldiko azken hitzordua zuten asteburu honetan Aiaraldeko txirrindulariek, Xativan jokatutako Espainiako Ziklokros Txapelketan. Larunbatean Hodei Muñoz aiararrak podiumeko hirugarren postura igotzea lortu zuen Euskal Selekzioaren elastikoarekin. Muñozek amaiera borobila eman dio denboraldiari. Izan ere, Luiaondoko kirolariak Euskadiko Txapelketan urrezko domina eskuratzea lortu zuen iragan abenduaren 26an.
Lukene Trujillano ere emaitza onak pilatu ditu Xativako zitan. Euskal Selekzioarekin aritu da lehian amurrioarra, eta zazpigarren bukatu du junior kategorian. Hodei Muñozek egin bezala, Lukene Trujillanok ere lehenengo sailkatzea lortu zuen abenduan Ibaguenen jokatu zen Euskadiko Txapelketan.
Iñaki Guaresti 23 urtez azpiko kategorian aritu da eta 4. postua eskuratu du, podimetik oso gertu geratu da, alegia.
Aiara Txirrindulari Elkartea
Aiara Txirrindulari Elkarteak ere emaitza onak erdietsi ditu asteburu honetan Xativan. Kadete mailan, 96 kirolari abiatu ziren irteera marratik, eta aiarar ordezkariek lehenengo 50 postuetan geratzea lortu zuten. Hiru kirolari, gainera, lehenengo 20 postuetan sailkatu ziren.
Bost izan ziren Aiara Txirrindulari Elkartetik Xativaraino bidaiatu zuten txirrindulariak: Erlantz Alday, Asier Beraza, Oier Colemenero, Iker Colemenero eta Iñigo Uria.
Hau izan zen kadete aiararren sailkapena:
- 8. Iñigo Uria
- 17. Asier Beraza
- 20. Oier Colmenero
- 29. Iker Colmenero
- 49. Erlantz Alday