Azken lau egunek 522 COVID-19 kasu berri utzi dituzte Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko urt. 10a, 17:11

Laudion 198 kasu berri detektatu dituzte azken lau egunetan. / Aiaraldea.eus

Kutsatze kopuruek gora egiten jarraitzen dute eskualdeko udalerri guztietan. Osasun Sailburuak adierazi du aurrerantzean kasu larriak kontabilizatuko dituztela soilik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte urtarrilaren 6tik urtarrilaren 9ra bitarte Aiaraldean antzemandako COVID-19 kutsatze berriak.

Gaixotasunak marka guztiak hausten jarraitzen du, azken lau egunetan 522 kasu berri detektatu dituzte. Berriro ere Laudio izan da herririk kaltetuena; 198 kasu zenbatu dituzte bertan.

Hau da kasuen banaketa udalerrika eta egunka:

  • Amurrio: 154  kasu guztira (26 ostegunean, 58 ostiralean, 34 larunbatean  eta 36 igandean)
  • Artziniega: 20 kasu guztira (1 ostegunean, 6 ostiralean, 6 larunbatean  eta 7 igandean)
  • Aiara: 33 kasu guztira (4 ostegunean, 11 ostiralean, 9 larunbatean  eta 9 igandean)
  • Laudio: 198 kasu guztira (28 ostegunean, 71 ostiralean, 47 larunbatean  eta 52 igandean)
  • Okondo: 13 kasu guztira (3 ostegunean, 5 ostiralean, 4 larunbatean  eta 1 igandean)
  • Arakaldo: 4 kasu guztira (2 ostiralean eta 2 igandean)
  • Arrankudiaga-Zollo: 19 kasu guztira (1 ostegunean, 5 ostiralean, 8 larunbatean  eta 5 igandean)
  • Orozko: 22 kasu guztira (2 ostegunean, 13 ostiralean, 4 larunbatean  eta 3 igandean)
  • Urduña: 59 kasu guztira (19 ostegunean, 21 ostiralean, 6 larunbatean  eta 3 igandean)

Intzidentzia metatuaren tasak ere gora egiten jarraitzen du etenik gabe:

Kasu larriak soilik

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak agerraldia eskaini du gaur pandemiaren eboluzioaren berri emateko. Adierazi duenez aurrerantzean pertsona zaurgarri edota sintoma larriak ditzuten kasu positiboak erregistratuko dituzte soilik. Farmaziako antigeno test batean positibo ematen duen gaixoak aurreko bi baldintzetako bat betetzen ez badu etxean isolatu beharko da, baina ez du positiboaren berririk eman beharko, baldin eta baja kudeatzeko Osakidetzaren berrespena behar ez badu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide