Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak bi lan deialdi zabaldu ditu elikadura burujabetzako egitasmoa garatzeko helburuarekin. Lehenbiziko deialdia sukaldari eta denda laguntzaile izatera bideratua dago, eta bigarrena, Ekonomatua denda proiekturen arduraduna izatera.
Lan-deialdi honetan parte hartzeko, interesdunek urtarrilaren 25a baino lehen bidali beharko dituzte ondorengo edukiak lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:
- Curriculuma.
- Aurkezpen gutuna.
- Erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira.
- Zalantzak izatekotan idatzi lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera edo deitu 669 83 57 87 telefono zenbakira.
1. "Sukaldari zein dendari laguntzaile" postua
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak elikadura burujabetza lantzeko langile bat kontratatuko du jardunaldi partzialean. Lanpostua epe luzerakoa da. Kontratazio berria gaur egun martxan dagoen tokiko produktu ekologikoen denda eta kantinako sukaldari eta denda laguntzaile izatera bideratuko da, bai eta elikadura burujabetza lantaldeko aktibo izatera ere.
Lanpostua epe luzerako da. Interesdunek urtarrilaren 25a baino lehen bere kurrikuluma eta aurkezpen gutuna (biak ala biak) lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora bidali beharko dute
Funtzio nagusiak
- Nagusiki asteburuetan, Faktoriako Kantinako sukaldaria izatea.
- Faktoriaren jaki eskaintzaz arduratzea eta kozinatzea, garaian-garaikoak eta tokikoak zein ekologikoak diren produktuetan oinarrituta.
- Irizpide agroekologikoekin, kozinatutako janariaren
- merkaturatzeko bide berriak arakatzea eta praktikaratzea.
- Astelehenetik- larunbatera Faktoriako Ekonomatuan dendari-laguntzaile aritzea.
- Ekonomatua irekita dagoen bitartean, bezeroak ekonomatuan artatzea eta kantinan zerbitzua ematea.
- Elikadura burujabetzaren ildoaren dinamizazioan eta garapenean parte hartzea.
Kooperatibako bazkide boluntarioen koordinazioa eta dinamizazioa.
Eskatzen da
- Sukaldaritza ezagutzak edo eta esperientzia.
- Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuen ezagutza/sustapena.
- Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
Baloratuko da
- Elikadura burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
- Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
- Garaian-garaiko produktuen ezagutza.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
- Gida-baimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- Lanaldi partzialetik lanaldi osora igarotzeko aukera.
- Hilabeteko soldata: Lanaldi osorako 1.500€ gordin (14 ordainsaritan), partzialerako, proportzionala.
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
2. Faktoriako Ekonomatua "denda arduradun" eskaintza
Ildo beretik, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak elikadura burujabetza lantzeko langile bat kontratatuko du jardunaldi osoz. Lanpostua epe luzerakoa da. Kontratazio berria gaur egun martxan dagoen tokiko produktu ekologikoen dendako arduradun izatera bideratuko da, bai eta elikadura burujabetza lantaldeko aktibo izatera ere.
Lanpostu honetan interesa duenak urtarrilaren 25a baino lehen bere curriculuma eta aurkezpen gutuna (biak ala biak) lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora bidali beharko ditu.
Funtzio nagusiak
- Astelehenetik ostiralera Faktoriako Ekonomatuko arduraduna izatea.
- Ekonomatua irekita dagoen bitartean, bezeroak ekonomatuan artatzea eta kantinan zerbitzua ematea.
- Etxez-etxeko zerbitzua gauzatzea.
- Dendako produktu eskaintza definitzea eta salmentara bideratutako ekintzak gauzatzea (deskontuak, kanpainak, etab.).
- Elikadura burujabetzaren ildoaren dinamizazioan eta garapenean parte hartzea.
- Kooperatibako bazkide boluntarioen koordinazioa eta dinamizazioa.
Eskatzen da
- Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuen ezagutza/sustapena.
- Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
Baloratuko da
- Elikadura burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
- Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
- Garaian-garaiko produktuen ezagutza.
- Kozinatzeko ezagutzak izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
- Gida-baimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- 40 orduko lanaldia, astelehenetik larunbatera.
- Hilabeteko soldata: 1.500€ gordin (14 ordainsaritan).
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.