663 kutsatu berrirekin, COVID-19 birusaren zabalpenak jarraitzen du Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 13a, 14:16

Astelehenetik asteazkenera pandemiaren hedapenak ez du izan Aiaraldea. Esaterako, Laudion 282 gaixo berri agertu ziren, eta Amurrion 186.

Osakidetzak txosten epidemiologikoa argitaratzeko modua aldatu arren -Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak jakinarazi zuen astelehenean soilik sintoma larriak dituzten edo zaurgarriak diren herritarren kasuak jasoko zituztela estatistiketan- pandemiaren zabalpena ez da baretu. Azken egunetan COVID-19 birusaren 663 kasu berri atzeman ditu osasun sistema publikoak, hau da, ostegun eta igande bitartekoa gainditu du (522koa izan zen).

Herriz herri, emaitzak hurrengoak izan dira:

      • Amurrio: 186 (62 astelehenean, 73 asteartean eta 51 asteazkenean)
      • Artziniega: 18 (14 astelehenean, 3 asteartean eta 1 asteazkenean)
      • Aiara: 53 (13 astelehenean, 26 asteartean eta 14 asteazkenean)
      • Laudio: 282 (81 astelehenean, 129 asteartean eta 72 asteazkenean)
      • Okondo: 19 (9 astelehenean, 7 asteartean eta 3 asteazkenean)
      • Arakaldo: 2 (2 asteartean)
      • Arrankudiaga-Zollo: 9 (4 astelehenean, 3 asteartean eta 2 asteazkenean)
      • Orozko: 25 (6 astelehenean, 14 asteartean eta 5 asteazkenean)
      • Urduña: 69 (20 astelehenean, 31 asteartean eta 18 asteazkenean)

Intzidentzia tasa metatuak, oro har, okerrera egin du herri guztietan, salbu hiru kasutan. Arakaldon mantendu egin da astelehenetik gaur arteko joera,  eta Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon murriztu egin da. Hala ere, gainerako udalerrietan gorakada nabarmena izan da, grafikoan ikus daitekeen moduan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide