379 positibo berri egiaztatu ditu Osakidetzak Aiaraldean ostegunetik igandera

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 17a, 17:17

Osakidetzak egiten duen PCR probem kopurua murriztu da eta, ondorioz, baita detektatutako positibo berriak ere. / Aiaraldea.eus

Zenbaketa eredu berriarekin (kasu larriak, arriskuan dauden taldeenak eta bajak behar dituztenak egiaztatzen dira soilik) Osakidetzak ia erdira murriztu ditu kasu berriak. Hala ere, Laudion 150 kutsatu berri egon dira eta Amurrion 107.

Osakidetzak argitaratzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketak COVID-19 birusaren 379 positiboren berri eman du. Nabarmentzekoa da aurreko bi asteetan osatutako txostenekin alderatuta, ia erdira murriztu direla kutsatu berriak. Edonola ere, gogoratu eta azpimarratu beharra dago Eusko Jaurlaritzak irizpideak aldatu zituela pasa den astean eta jadanik ez dituela agiaztatzen herritarrek eurek egindako antigeno test positibo guztiak. Zehazki, prozedura hori soilik jarraitzen da kasu larrietan, arrisku talde batean dauden herritarrekin (txertatu gabeak, haurdunak, defentsa sistemarik gabekoak edo 70 urtetik gorakoak) edo baja medikua beharrezkoa denean.

Gauzak horrela, kasuak horrela banatu dira:

  • Amurrio: 107 (ostegunean 37, ostiralean 37, larunbatean 13 eta igandean 20)
  • Artziniega: 11 (ostegunean 5, ostiralean 4 eta igandean 2)
  • Aiara: 23 (ostegunean 11, ostiralean 8, larunbatean 2 eta igandean 2)
  • Laudio: 150 (ostegunean 46, ostiralean 58, larunbatean 27 eta igandean 19)
  • Okondo: 7 (ostegunean 2, ostiralean 1, larunbatean 2 eta igandean 2)
  • Arrankudiaga-Zollo: 7 (ostegunean 4, ostiralean 3)
  • Orozko: 39 (ostegunean 32, ostiralean 4, larunbatean 1 eta igandean 2)
  • Urduña: 35 (ostegunean 8, ostiralean 10, larunbatean 8 eta igandean 9)

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, zenbaketa eredu berriaren ondorioz, herri guztietan murriztu dira ratioak. Herrialde guztietan jaitsiera aipagarria izan da, baina bereziki deigarria izan da Artziniegako kasua, tasa ia %25ean txikitu baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide