Osakidetzak gaur plazaratu du azken hiru egunetako txosten epidemiologikoa eta emaitzek argi-ilunak dituzte. Alde batetik, pasa den asteko kopuruak nabarmen murriztu dira, baina aintzat hartu beharra dago osasun sistema publikoak irizpideak aldatu zituela eta soilik egiten dizkiela PCR probak baja medikua behar dituztenei, sintona larriak pairatzen dituztenei edota arrisku taldeetan daudenei. Bestela, antigeno testen emaitzak ez dira berresten.
Gauzak horrela, 345 positibo berri jazo dira astelehenetik asteazkenera. Pasa den astean epe berean 633 izan ziren kasuak eta duela bi aste 695.
Herriz herri horrela banatu dira:
- Amurrio: 83 (23 astelehenean, 23 asteartean eta 37 asteazkenean).
- Artziniega: 24 (9 astelehenean, 5 asteartean eta 10 asteazkenean).
- Aiara: 27 (10 astelehenean, 7 asteartean eta 10 asteazkenean).
- Laudio: 129 (32 astelehenean, 39 asteartean eta 58 asteazkenean).
- Okondo: 7 (2 astelehenean, 3 asteartean eta 2 asteazkenean).
- Arrankudiaga-Zollo: 6 (2 astelehenean, 1 asteartean eta 3 asteazkenean).
- Orozko: 23 (6 astelehenean, 16 asteartean eta 1 asteazkenean).
- Urduña: 46 (11 astelehenean, 17 asteartean eta 18 asteazkenean).
Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, kontrolik gabe jarraitzen du herri guztietan, baina, aldi berean, jaitsi egin da toki guztietan.