Osakidetzak berriki argitaratu du ostegunetik igandera bitarteko txosten epidemiologikoa, COVID-19 birusari dagokionez. Aurreko txostenaren joera jarraitzen du egun plazaratutakoak. Berez, kasu berrien kopurua oso handia da, 355 guztira, eta urtarrilaren hasierako kutsaketa kopuruak apur bat murriztu dira.
Hala ere, gogoratu beharra dago osasun sistema publikoak irizpideak aldatu zituela eta soilik egiten dizkiela PCR probak baja medikua behar dutenei, sintoma larriak pairatzen dituztenei edota arrisku taldeetan daudenei. Gainerako emaitzak ez ditu berresten Osakidetzak.
Ondorioz, zalantzan jar daiteke, berez, COVID-19aren zabalpena mugatu den. Esaterako, duela astebete gaixo berriak 379 izan ziren eta duela bi aste 522, baina urtarrilaren 10ean ahalik eta emaitza positibo gehien egiaztatzen zituen osasun sistema publikoak.
Gauzak horrela, herriz herrikako emaitzak honakoak dira:
- Amurrio: 78 (ostegunean 19, ostiralean 20, larunbatean 17 eta igandean 22)
- Artziniega: 27 (ostegunean 3, ostiralean 11, larunbatean 2 eta igandean 11)
- Aiara: 26 (ostegunean 8, ostiralean 7, larunbatean 6 eta igandean 5)
- Laudio: 142 (ostegunean 40, ostiralean 51, larunbatean 29 eta igandean 22)
- Okondo: 13 (ostegunean 5, ostiralean 4, larunbatean 1 eta igandean 3)
- Arrankudiaga-Zollo: 5 (ostiralean 3, larunbatean 1 eta igandean 1)
- Orozko: 15 (ostegunean 4, ostiralean 4, larunbatean 2 eta igandean 5)
- Urduña: 49 (ostegunean 18, ostiralean 19, larunbatean 2 eta igandean 10)
Intzidentzia metatuaren tasak, aldiz, behera egin du ia herri guztietan, Artziniegan kenduta. Zehazki, herri horretan 3819,99tik 4186,29ra igaro da azken lau egunetan, baina beste guztietan kopurua murriztu da, azpiko grafikoan ikus daitekeen moduan.