404 COVID-19 kasu erregistratu ditu Osakidetzak azken hiru egunetan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 27a, 20:33

Osakidetzak pertsona zehatzei egiten dizkie soilik PCR probak. / Aiaraldea.eus

Intzidentzia metatuaren tasak behera egin du udalerri guztietan, Artziniegan izan ezik. Bihar bilduko da Labi batzordea, baina Iñigo Urkulluk indarrean dauden neurriak mantentzeko gomendioa egin du dagoeneko.

COVID-19aren pandemiak zifra altuak utzi ditu Aiaraldean beste behin ere. Osakidetzak 404 kasu berri erregistratu ditu eskualdean astelehenetik asteazkenera bitartean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. 

Hala ere, kontuan hartu behar da osasun sistema publikoak orain persona zehatzei soilik egiten diela PCR proba: baja medikua behar dutenei, sintoma larriak pairatzen dituztenei edota arrisku taldeetan daudenei. Hau da, ez dira kontatzen testak euren kabuz egin dituzten herritarrak. 

Hau da kasuen banaketa udalerrika: 

  • Amurrio: 105 kasu guztira (34 astelehenean, 30 asteartean eta 41 asteazkenean). 
  • Artziniega: 28 kasu guztira (6 astelehenean, 8 asteartean eta 14 asteazkenean).
  • Aiara: 44 kasu guztira (12 astelehenean, 11 asteartean eta 21 asteazkenean).
  • Laudio: 161 kasu guztira (51 astelehenean, 40 asteartean eta 70 asteazkenean).
  • Okondo: 9 kasu guztira (2 astelehenean, 5 asteartean eta 2 asteazkenean).
  • Arrankudiaga-Zollo: 8 kasu guztira (4 astelehenean, 1 asteartean eta 3 asteazkenean). 
  • Urduña: 40 kasu guztira (15 astelehenean, 14 asteartean eta 11 asteazkenean).
  • Orozko: 9 kasu  (Hiruna egun bakoitzeko).
  • Arakaldo: Ez da kasurik egon.

EAEn 34.887 positibo egon dira guztira azken hiru egunetan. 649 pertsona daude ospitaleratuta eta 103 Zaintza Intentsiboetarako Unitateetan. 

Intzidentzia metatuaren tasak behera

Hala ere, intzidentzia metatuaren tasek behera egiten jarraitzen dute apurka apurka. Udalerri guztietako ratioak jaitsi dira, Artziniegakoa salbu. Arakaldo da jaitsiera ikusgarriena izan duena, 0an kokatu baita. 

Labiren bilera, bihar

Bihar bilduko da Labi orain arte indarrean egon diren neurriak mantendu edo ez ebazteko. Hala ere, Iñigo Urkullu lehendakariak neurriei eusteko gomendioa egin du gaur, eta Batzorde Zientifikoak ere ondorio bera helaraziko dio Labiri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide