Eusko Jaurlaritzarekin batuko dira gaur langile auziperatuak jarrera aldaketa eskatzeko erakundeetan eta, bereziki, Ertzaintzan

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 31a, 07:00

Mobilizazio eta jarrera bateratuak adostu dituzte lan gatazketan auziperatutako beharginek. / Samuel Pasandin Sanchez

Elena Perez Barredo Lan Saileko Sailburuordearekin elkartuko dira Tubacex, PCB, Petronor eta Novaltia enpresetako zein Bizkaiko Metalaren sektoreko grebalarien ordezkariak.

Gaur 16:00etan Bilbon bilduko dira lan gatazkek utzitako behargin auziperatuen ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako bitartekaria, Elena Lopez Barredo Lan Saileko Sailburuordea. Bihotz Sakratuaren plazaren alboko egoitzan izango da batzarra eta langileek aldarrikapen argia eramango dute: euskal erakundeek, eta Ertzaintzak bereziki, jarrera aldatu behar dutela lan gatazken aurrean.

Hain zuzen, Tubacex, PCB, Petronor, Novaltia eta Bizkaiko Metaleko grebalarien ordezkariek adieraziko dute langileek sumatzen dutela Eusko Jaurlaritza ez dagoela eurak laguntzeko prest lan gatazkak gertatzen direnean.

Horrez gain, behargin auziperatuek exijituko dute euren kontrako akusazio guztiak erretiratzea. Izan ere, euren ustez, poliziak leporatu diena asmakizunak edo muntaiak. Hala ere, gogoratuko diote Elena Lopez Barredori agenteen hitzak balio gehiago duela auzitegian, nahiz eta egia ez izan.

Bide batez, salatuko dute isun ekonomikoen kopurua guztiz eskandalagarria dela eta Mozal Legea ezarri zaiela hainbat aldiz. Gauzak horrela, langileek azpimarratuko dute ez dela onargarria norbait anbulatorioan, ospitalean, epaitegian edota ekonomikoki itota bukatzea bere lanpostua defendatzeagatik.

Gaurkoa ez da izango Elena Lopez Barredo sailburuordeak Tubacexeko langileak aurrez aurre izango dituen lehenengo aldia. Izan ere, berak egin zituen bitartekari lanak enpresako zuzendaritzarekin akordioa lortzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide