COVID-19aren 385 positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak 4 egunetan eta egoerak okerrera egin du eskualdean

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 31a, 19:14

Ohikoan bezala, Laudio pilatu da kasu kopuru handiena. / Aiaraldea.eus

Pasa den asteko kopurua gainditu da aste honetan eta intzidentzia metatuaren tasa handitu da 5 udalerritan.

Osakidetzak eguerdian zabaldu du COVID-19 birusari buruz egindako azken txosten epidemiologikoa. Emaitzek azken asteetako joera baikorra apurtzen dute. Izan ere, kutsaketa maila apur bat handitu da eta intzidentzia metatuaren tasak hazi dira eskualdeko herri gehienetan.

Guztira, 385 gaixo berri berretsi zituen osasun sistema publikoak urtarrilaren 27tik 30era bitartean:

    • Amurrio: 130 (35 ostegunean, 43 ostiralean, 30 larunbatean eta 22 igandean).
    • Artziniega: 13 (2 ostegunean, 4 ostiralean, 4 larunbatean eta 3 igandean).
    • Aiara: 26 (8 ostegunean, 8 ostiralean, 8 larunbatean eta 2 igandean).
    • Laudio: 143 (41 ostegunean, 56 ostiralean, 23 larunbatean eta 23 igandean).
    • Okondo: 9 (2 ostegunean, 4 ostiralean eta 3 larunbatean).
    • Arakaldo: 4 (2 ostiralean eta 2 igandean).
    • Arrankudiaga-Zollo: 5 (4 ostiralean eta 1 igandean).
    • Orozko: 20 (3 ostegunean, 6 ostiralean, 6 larunbatean eta 5 igandean).
    • Urduña: 35 (13 ostegunean, 12 ostiralean, 5 larunbatean eta 5 igandean).

Hain zuzen, duela astebete (355 kasu) eta bi aste (379) baino positibo gehiago topatu ditu Osakidetzak. Hori aintzat hartuta orain bakarrik egiten zaiela PCR proba baja behar duten herritarrei edo sintoma larriak dituztenei.

Intzidentzia metatuaren tasa, gora

Horrek eragina izan du, aldi berean, udalerrietako intzidentzia metatuen tasetan. Berez, Aiaraldeko 5 herriren kopuruek egin dute gora: Amurriokoak, Artziniegakoak, Aiarakoak, Okondokoak eta Arakaldokoak. Hazkundea ez da oso aipagarria izan, baina beherantzako joera apurtu du. Hain zuzen, deigarria den gorakada bakarra -grafikoan ikus daitekeen moduan- Arakaldokoa da, baina biztanle oso gutxi dituenez, jazotako 4 positibok tasa desitxuratzen dute, nolabait.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide