Hiru egunetan koronabirusaren 275 positibo berri agertu dira Aiaraldean, urteko daturik onenak

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 3a, 17:15

Amurrioko osasun zentroko azpiegituretan 76 positibo erregistratu dira. / Aiaraldea.eus

Urtea hasi zenetik kutsatu berri gutxien jaso duen txostena izan da gaur Osakidetzak argitaratutakoa. Intzidentzia metatuaren tasak mantendu edo murriztu dira, salbu Orozkon, bertan gora egin baitu ratioak, 42 kasu berriren ostean.

Osakidetzak astelehenetik asteazkenera bitarteko datuak islatzen dituen txosten epidemiologikoa argitaratu du eguerdian. COVID-19 birusaren zabalpenak kontrolik gabe jarraitzen badu ere, urteko emaitza baikorrenak dira gaurkoak.

Izan ere, 275 kasu berri atzeman zituen osasun sistema publikoak hiru egunetan. Aurreko asteetako kopuruekin alderatuta, nabarmen jaitsi dira positiboak. Alegia, duela astebete 404 izan ziren gaixo berriak, 345 duela bi aste, 663 duela 3 aste eta 695 urte hasieran.

Herrika, horrela banatu dira positiboak:

  • Amurrio: 76 (31 astelehenean, 26 asteartean eta 19 asteazkenean).
  • Artziniega: 11 (5 astelehenean, 1 asteartean eta 5 asteazkenean).
  • Aiara: 15 (5 astelehenean, 2 asteartean eta 8 asteazkenean).
  • Laudio: 105 (37 astelehenean, 29 asteartean eta 39 asteazkenean).
  • Okondo: 7 (3 astelehenean, 1 asteartean eta 3 asteazkenean).
  • Arrankudiaga-Zollo: 4 (asteazkenean 4).
  • Orozko: 42 (12 astelehenean, 7 asteartean eta 2 asteazkenean).

Edonola, ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzak erabaki zuela soilik agiaztatzea sintoma larriak dituzten, baja medikua behar duten eta arrisku egoeran dauden herritarren positiboak.

Intzidentzia metatuaren tasa berriro behera

Astelehenean beheranzko joera apurtu ostean, gaur berriro ekin diote intzidentzia metatuaren tasek beherazko joera izateari. Joera orokor horren salbuespena da Orozko, non igoera nabarmena egon den 42 kasu berrien ondorioz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide