Osakidetzak eguerdian plazaratu du koronabirusari buruzko txosten epidemiologikoa, astelehenetik asteazkenera bitarteko datuak jasota. Printzipioz, adierazleak baikorrak dira, 133 izan dira kasu berriak. nahiz eta birusaren zabalpenak kontrolik gabe jarraitzen duen. Duela astebete 275 kasu berri egon ziren, duela 2 aste 404, duela 3 aste 345 eta duela 4 aste 663. Hortaz, beheranzko joera luzatzen ari da.
Edonola ere, horrela banatu dira positibo berriak:
- Amurrio: 38 (astelehenean 17, asteartean 16 eta asteazkenean 5).
- Artziniega: 2 (astelehenean 1 eta asteartean 1).
- Aiara: 11 (astelehenean 1, asteartean 6 eta asteazkenean 4).
- Okondo: 6 (astelehenean 1, asteartean 4 eta asteazkenean 1).
- Arakaldo: 1, asteazkenean.
- Arrankudiaga-Zollo: 3 (asteartean 2 eta asteazkenean 1).
- Orozko: 11 (astelehenean 2, asteartean 7 eta asteazkenean 2).
- Urduña: 20 (astelehenean 8, asteartean 8 eta asteazkenean 4).
Intzidentzia metatuaren tasa, behera
Intzidentzia metatuaren tasei dagokienez, joera orokorra murriztea da eta Aiaran bereziki nabarmena da hori, ia erdira jaitsi baita ratioa. Bi salbuespen baino ez dira egon. Alde batetik, Orozkok oso igoera txikia izan du eta Arakaldon, aldiz, gora egin arren, positibo bakarraren eraginez izan da, populazio oso urria baitu udalerriak.