AZKEN DATUAK

COVID-19aren 100 kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak azken lau egunetan Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ots. 14a, 16:29

Laudio izan da herririk kaltetuena: azken hiru egunetan 48 kasu zenbatu dituzte. / Aiaraldea.eus

COVID-19aren kutsatzeen beherakada erakusten jarraitzen dute datuek. Azken lau egunetan Laudio izan da udalerririk kaltetuena, 48 kasurekin. Gaurdanik, amaitutzat jo dute osasun-larrialdi egoera eta bertan behera geratuko dira indarrean zeuden neurri murriztaile gehienak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte otsailaren 10etik 13ra bitarte Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Datuek kutsatze kopuruaren beherakada erakusten dute, eta guztira 100 izan dira zenbatutako kasuak.

Laudio izan da, berriro ere, udalerririk kaltetuena. Azken lau egunetan 48 koronabirsu kasu kontabilizatu dira bertan, eskualdean zenbatutako kasuen erdia. Arakaldon, ordea, ez da kutsatze berririk antzeman.

Udalerriz udalerri, hau izan da kasu berrien banaketa:

Intzidentzia metatuaren tasak ere nabarmen egin du behera azken lau egunetan, nahiz eta oraindik 100.000 biztanleko 1.000 kasuen gainetik egon Aiaraldeko udalerri gehienetan:

Neurri murriztaileak bertan behera

Gaurdanik, amaitutzat jo dute osasun-larrialdi egoera eta bertan behera geratuko dira indarrean zeuden neurri murriztaile gehienak. Horrela ebatzi zuten Labi batzordeak iragan ostegunean egindako bileran. Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak ezarritako neurriak mantenduko dira soilik, eta horiek espazio itxietan egindako ekitaldi jendetsuei eragiten diete nagusiki.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide