Otsailaren 28an da Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren urtemuga. Hargatik, urtero biltzen da saharar komunitatea, euren herrialdearen egoera azaleratu eta urteurrena ospatzeko. Ohikoan, Laudioko plaza hartu izan dute, baina aurten Faktoriara mugitu dute ekitaldia. Hala, goizean goizetik hainbat belaunaldietako kideak batu ziren Faktorian. Ekitaldian aldarrikapenak, dantzak eta elkartasun mezuak izan ziren nagusi.
Faktoriak, bere aldetik, euskara-arabiera hiztegia banatu zien bertaratutakoei, euskararen espazioa zein hizkuntza gerturatzeko asmoz.
Urte asko daramatzate Etawasolekoek Sahararen aldeko ekimenak antolatzen: