Eskualdeko hainbat borrokalari itzuliko dira ringera hurrengo egunetan

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 24a, 07:00

Ibai Ruiz amurrioarra kategoria profesionalean lehiatuko da.

Aiara Fighters borrokaldiaren edizio berria egingo da martxoaren 5ean eta, horrez gain, Laredoko Openean parte hartuko dute zenbait amurrioarrek.

Borroka kirolak ere normaltasunera itzultzen ari dira apurka-apurka Aiaraldean. Martxoaren 5ean borrokaldia antolatuko dute Bañueta Kiroldegian, Amurrion. Sarrerak 18 euro balioko du egunean bertan eta 15 aurretik.

Zehazki, Aiara Fighters ekimenaren edizio berria izango da, hirugarrena jadanik, eta eskualdeko lau kirolarik neurtuko dituzte indarrak. Neil Capelan eta Ibai Ruiz amurrioarrek Chock Dee taldea ordezkatuko dute, eta Bilal Ben Yechou eta Brahim Salih Laudiotik joango dira. Bilal Hajime klubeko kidea da eta Brahim, aldiz, Kuraiakoa, baina azken horrek ere entrenatzen du Hajimeren gimnasioan.

Jorge Bengoa laudioarrak ere parte hartu behar zuen kirol hitzorduan, baina azken unean Euskal Herriko Federazioak jakinarazi dio Espainiako Federazioak sakatu duela borrokatu ez dadin. Antza, erakunde espainiarrak ez du baimentzen 40 urte baino gehiagoko lagunak ringera igotzea. Bengoak gogor kritikatu du erabakia: "5 borroka egin ditut 40 urteko muga gaindituta, eta ez dut inoiz arazorik izan. Ez zait iruditzen zentzuko neurria. Edonork egin dezake maratoi bat 40 urteak gainditut,a eta niri ringean aritzea debekatu didate. Fisikoki sasoi-sasoian nago eta, hala ere, tatamian lehiatzea soilik baimenduko didate hemendik aurrera".

Laredo Open

Dena den, Bañuetako hitzordua heldu baino lehen, Ibai Ruizek beste erronka bat izango du asteburuan Laredo Openean. Kantabriara joko du amurrioarrak lau ikaslerekin. Bik debuta egin dute jada; Aratz Casadok eta Azkain Menoyok. Beste biek lehenengo borroka egingo dute; Neil Capelanek eta Valentín Shparkyik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide