AZKEN DATUAK

56 COVID-19 kasu berri zenbatu ditu Osakidetzak azken hiru egunetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ots. 24a, 13:24

Laudio izan da, berriro ere, udalerririk kaltetuena. / Aiaraldea.eus

Osakidetzak 56 kutsatu berri kontabilizatu ditu astelehenetik asteazkenera bitarte. Gaixotasunaren beheranzko joerak bere horretan jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. 56 kutsatu berri aurkitu dituzte Aiaraldean astelehenetik asteazkenera bitarte egindako PCR eta antigeno azterketetan.

Hau da kasu positiboen kopurua udalerrika eta egunka banatuta:

  • Amurrio: 21 kasu guztira (7 astelehenean, 7 asteartean eta 7 asteazkenean).
  • Aiara: kasu 1 astelehenean.
  • Laudio: 25 kasu guztira (8 astelehenean, 3 asteartean eta 14 asteazkenean).
  • Okondo: 3 kasu guztira (1 astelehenean eta 2 asteartean).
  • Arrankudiaga eta Zollo: 2 kasu guztira, biak asteartean.
  • Orozko: kasu 1 asteartean.
  • Urduña: 3 kasu guztira (1 asteartean eta 2 asteazkenean).

Intzidentzia metatuaren tasak ere beheranzko joera nabaria erakusten jarraitzen du, eta Arakaldo 100.000 biztanleko zero kutsatuen tasara iritsi da.

COVID pasea

Atzo iragarri zuten osasun agintariek azken hilabeteetan Osakidetzak egindako antigeno froga batean positibo eman dutenek aukera izango dutela COVID pasea luzatzeko. Luzapena 180 egunekoa izango da, positiboa jaso eta 11. egunetik zenbatzen hasita. Dokumentu horren erabilera atzerrira bidaiatzeko dago indarrean soilik gaur gaurkoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide