Aiaraldeko Euskararen Egunak data berria dauka jadanik. Zehazki, ekainaren 4an ospatuko da. Antolatzaileek jakinarazi dute laster informazio gehiago zabalduko dutela, jatorrizko egitarauan aldaketak egongo baitira.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, Aiarako Kuadrillak, Aiarako Udalak eta Luiaondoko Administrazio Batzarrak lan handia egin zuten abenduaren 4an euskararen erabilera sustatzeko jaia gauzatzeko, baina, tamalez, eguraldiaren iragarpenak eta COVID-19 birusaren pandemiaren bilakaerak beharrezkoa egin zuten ospakizuna bertan behera uztea.
Hala ere, antolatzaileek konpromisoa hartu zuten geroago deitzeko Aiaraldeko Euskararen Eguna, eta hitzari heldu diote. Berez, hasierako asmoaren parametro bera jarraiki prestatuko dute ekaineko egitaraua, baina, momentuz, ez dute ezer aurreratu horri buruz.