Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte azken lau egunetan Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Ostegunetik igandera bitarte 48 kasu berri aurkitu ditu Osakidetzak eskualdean.
Laudio izan da herririk kaltetuena, bertan detektatu dituzte COVID-19aren kasuen erdia baino gehiago; 26 guztira. Artziniegak eta Okondok, aldiz, ez dute kutsatze bakar bat ere kontabilizatu.
Hau da kasu positiboen kopurua udalerrika eta egunka banatuta:
- Amurrio: 9 kasu guztira (4 ostegunean, 3 ostiralean, 1 larunbatean eta 1 igandean)
- Aiara: 2 kasu guztira (1 ostegunean eta 1 igandean)
- Laudio: 26 kasu guztira (11 ostegunean, 7 ostiralean, 3 larunbatean eta 5 igandean)
- Arakaldo:kasu 1 ostiralean
- Arrankudiaga eta Zollo: 4 kasu guztira (2 ostiralean eta 2 larunbatean)
- Orozko: 3 kasu guztira (1 ostegunean eta 2 igandean
- Urduña: 3 kasu guztira (1 ostegunean, 1 larunbatean eta 1 igandean)
Intzidentzia tasak ere, kutsatzeen kopuruarekin batera, behera egiten jarraitzen du, oraindik ere maila altuetan kokatuta dagoen arren: