Aiaraldeko Mugimendu Feministak aurkeztu du dagoeneko martxoaren 8ari begira osatutako egitaraua. Herrika, ekintza desberdinak proposatu dituzte, baina eskualdeko hitzorduak ere finkatu dituzte.
Goizean bi ekintza bateratu egongo dira: Batetik, 12:00etan ikasleek elkarretaratzea egingo dute Laudio Institituaren aurrean. Eta, bestetik, 12:30ean, Orozkoko Artiach fabrikaren aurrean elkartasun ekimena egingo dute, bertako emakume langileekin. "12:45eko autobusa hartuko dugu Artiachera joateko", aurreratu dute.
Ildo beretik, 14:30ean Orozkoko Ibarra auzora joko dute, Madres Mercedarias egoitzako langileekin mobilizatzeko. Arratsaldeko manifestazioa Orozkoko plazatik aterako da, 17:00etan hain zuzen.
6 eragile saretu dira 2022ko Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna antolatzeko:
- Aiaraldeko Mugimendu Feminista
- Laudio eta Orozkoko neska* gazteak
- Otsemeak
- Ikama
- Matxintxu
- Artiach eta Mercedariaseko langileak
[MARTXOAK 8]
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 3, 2022
Prekarietatearen aurrean,
feministok batu borrokara!
Antolakuntza feminista gure garra pic.twitter.com/4mVnJgECZf
Dena den, arratsaldean, bailarako herri guztietara hedatuko dituzte aldarri feministak, tokian toki eskaintza desberdina izango delarik.
- Laudion, 17:30etik aurrera bilduko dira herriko plazan. Txokolate jana eta material salmentaren postua jarriko dute arratsalde osoan zehar bertan, 18:00etan Saharako emakumeen egoerari buruzko ekimena egongo da Etawasolen eskutik, 18:30ean emakume elkarteen kontzentrazioa izango da, ondoren dantza feminista (18:45) eta 19:30ean manifestazioa abiatuko da herrian barrena. Eguraldi txarra balego ekintzak Aldai plazan egingo dituzte.
- Amurrion, 12:00etan 'Amurrioko emakumeon* topalekua' ekimena egingo dute, eta 12:30ean proiektuaren aurkezpena egongo da, Viginia Imaz klownaren laguntzarekin. Arratsaldean, berriz, 19:30ean izango da manifestazioa.
Larunbatean, solasaldia Amurrion
Bestalde, Amurrion 'Prekarietatearen aurrean elkratasun feminista' mahaingurua egingo dute larunbatean, 12:30ean plazan.
ADI‼️
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 2, 2022
Mahaingurua, larunbat honetan Amurrioko plazan!
Partehartzaileak: @SOSmercedarias, @tubace_xen, jantokietako langileak eta etxez etxeko laguntza zerbitzua!
PREKARIETATEAREN AURREAN, FEMINISTOK BORROKAN pic.twitter.com/cMYkz5Wbfj