Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren jarraipena jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Bertan jaso dituzte eskualdean azken hiru egunetan egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Guztira 41 dira Aiaraldean erregistratutako kutsatze berriak.
Hau da positiboen banaketa udalerrika:
- Amurrio: 10 kasu guztira (4 astelehenean, 3 asteartean eta 3 asteazkenean).
- Artziniega: Kasu 1, asteazkenean.
- Aiara: 2 kasu guztira (bana astearte eta asteazkenean).
- Okondo: 2 kasu guztira (bana astelehen eta asteartean).
- Laudio: 18 kasu guztira (6 astelehenean, 7 asteartean eta 5 asteazkenean).
- Arrankudiaga-Zollo: 2 kasu guztira (bana astelehen eta asteartean)
- Orozko: 3 kasu guztira (2 astelehenean eta 1 asteazkenean).
- Urduña: 3 kasu guztira (2 astelehenean eta 1 asteazkenean).
Intzidentzia metatuaren tasa azken asteetan baino balio altuagoetan jarraitzen badu ere, bere hazkundea egonkortu egin dela dirudi. Gainera, apur bat egin du behera zenbait udalerritan.