AZKEN DATUAK

53 positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak azken lau egunetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mar. 14a, 13:11

Amurrion 24 kasu berri zenbatu dituzte azken lau egunetan. / Aiaraldea.eus

Ostegunetik igandera bitartean 53 positibo berri antzeman dituzte Aiaraldean. Amurrio izan da herririk kaltetuena. 24 kutsatze zenbatu dituzte bertan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte ostegunetik igandera bitartean Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Guztira 53 izan dira zenbatutako COVID-19 positiboak.

Udalerrika, honakoa izan da kutsatzeen banaketa:

  • Amurrio: 24 kasu (ostegunean 8, ostiralean 10, larunbatean 3 eta igandean 3).
  • Artziniega: 2 kasu ostegunean.
  • Aiara: 6 kasu (ostegunean 3, ostiralean 1, larunbatean 1 eta igandean 1).
  • Laudio: 18 (ostegunean 5, ostiralean 5, larunbatean 4 eta igandean 4).
  • Arrankudiaga-Zollo: kasu 1 ostiralean.
  • Orozko: 4 kasu (ostiralean 1, larunbatean 2 eta igandean 1).
  • Urduña: 2 kasu (larunbatean 1 eta igandean 1).

Intzidentzia metatuaren tasa

Aurreko astean, denbora tarte berdinean, 83 COVID-19 kasu zenbatu zituen Osakidetzak, azken lau egunetan baino 30 kasu gehiago. Dena den, intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du, igoera oso txikia den arren. Laudion, Arakaldon, Arrankudiaga eta Zollon eta Urduñan zertxobait egin dute behera markatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide