Abesti berria plazaratu du Radio Revolución taldeak: Ponte a Soñar. Abestia aurki kaleratuko duten 'Hitzak' diskoko lehenengo single-a da. Kubako Egrem diskoetxearen Studio 18 estudioan grabatu zuten lan berria, Habanan; taldeak Karibeko uhartera egindako bidaia probestuz. Tmmy Lowry-k ekoiztu du diskoa, eta aurkeztutako abestian Lillena rap abeslariaren kolaborazioa izan dute.
Bideoklip eta guzti aurkeztu dute Ponte a Soñar. Mauricio Figueralek zuzendu du ikus-entzunezko pieza, eta Habanako Malekoian eta Habana La Viejan grabatutako irudiak baliatu dituzte.
2020ko azaroa eta abendua Kuban igaro zuten Radio Revolucion-eko kideek, disko berria grabatzen. Uhartetik bira bat egiteko ere probestu zuten egonaldia, eta 4.000 lagunen aurrean jotzeko aukera izan zuten. Aiaraldea Komunikabideak bidaiaren kronika jaso zuen.