Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte martxoaren 14tik martxoaren 16ra bitarte eskualdean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Aiaraldean 69 kutsatze berri kontabilizatu dituzte.
Herriz herri, honakoa izan da kasu berrien banaketa:
- Amurrio: 22 kasu (astelehenean 8, asteartean 6 eta asteazkenean 8).
- Artziniega: 4 kasu (bana astelehen eta asteartean eta asteazkenean 2).
- Aiara: 2 kasu (bana astelehen eta asteazkenean).
- Laudio: 22 kasu (astelehenean 7, asteartean 6 eta asteazkenean 9).
- Arrankudiaga-Zollo: 2 kasu (bana astearte eta asteazkenean).
- Orozko: 8 kasu (asteartean 5 eta asteazkenean 3).
- Urduña: 6 kasu (astelehenean 2, asteartean 1 eta asteazkenean 3).
Kutsatzeek behera egin gabe jarraitzen duten arren, intzidentzia metatuaren tasa (kopuru altuetan bada ere) egonkor jarraitzen du, eta Amurrion soilik igo da zertxobait.