Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte azken lau egunetan Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Guztira 69 kasu berri zenbatu dituzte, aurreko zenbaketako kopuru berdina.
- Amurrio: 21 kasu (ostegunean 4, ostiralean 12 eta larunbatean 5).
- Artziniega: 4 kasu (ostegunean 1, ostiralean 2 eta larunbatean 1).
- Aiara: 4 kasu (ostegunean 1, ostiralean 2 eta igandean 1).
- Laudio: 20 kasu (ostegunean 4, ostiralean 10, larunbatean 4 eta igandean 2).
- Okondo: kasu 1 larunbatean.
- Arrankudiaga-Zollo: kasu 2 ostiralean.
- Orozko: 8 kasu (ostegunean 1, ostiralean 3 eta larunbatean 4).
- Urduña: 9 kasu (ostegunean 2, ostiralean 5 eta larunbatean 2).
Intzidentzia metatuaren tasak egonkor jarraitzen du, eta eskualdeko udalerri askotan egin du behera. Amurrio eta Artziniega dira salbuespen bakarrak, baina bertako igoera ere oso txikia izan da.