Atzo Oscar Campos, Nagore Ruiz de Zarate, Alberto Quincoces eta Letizia Garcia zerrendakideek testua zabaldu zuten azaltzeko zergatik osatu duten zerrenda Arabako Kontzeju Elkartearen hauteskundetan parte hatzeko.
Alberto Quincoces tertangarraren hautagaitzak aipatu du zein izan den AKR-ren ibilbidea 1996an sortu zutenetik eta azpimarratu du bere lorpen handiena izan dela erakunde publikoek kontzejuen izaera onartzea, aitortzea eta errespetatzea.
Horrez gain, hautagaiek ezinbestekotzat jotzen dute elkarteko zuzendaritza erabat independentea izatea, baita irekia eta anitza ere. Horren harira, zerrendaren sustatzaileek aldarrikatu dute kontzejuek funtsezko bi eginkizun dituztela: partaidetzaren bidez komunitatea sortzea eta lurraldea defendatzea.
Arabako Kontzeju Elkarteak bihar egingo ditu hauteskundeak bere zuzendaritza hautatzeko eta aurkeztu diren bi zerrendetan daude aiaraldearrak. Alde batetik, Joseba Terreros arespalditzarra eta bestetik Alberto Quincoces tertangarra.