Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte martxoaren 24tik martxoaren 27ra bitartean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Aiaraldean 37 izan dira denbora tarte horretan detektatutako COVID-19 kasuak. Iragan astean 69 kasu zenbatu zituzten denbora tarte berdinean.
Udalerriz udalerri, hau izan da kutsatzeen banaketa:
- Amurrio: 15 kasu (ostegunean 4, ostiralean 6, larunbatean 1 eta igandean 4).
- Artziniega: kasu 1 igandean.
- Aiara: 2 kasu (ostegunean 1 eta igandean 1).
- Laudio: 15 kasu (ostegunean 7, ostiralean 1, larunbatean 3 eta igandean 4).
- Orozko: 2 kasu ostiralean.
- Urduña: 2 kasu ostegunean.
Intzindentzia metatuaren tasak ere behera egiten jarraitzen du. Joera orokortua da Aiaraldeko udalerri guztietan: