26 COVID-19 kasu berri detektatu ditu osasun sistema publikoak Aiaraldean azken lau egunetan, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez.
Hemen ikusi daitezke kasuak udalerrika banatuta:
- Amurrio: 4 kasu guztira (1 ostegunean, 2 ostiralean eta 1 larunbatean).
- Artziniega: Kasu bakarra, larunbatean.
- Aiara: Kasu bakarra, larunbatean.
- Laudio: 12 kasu guztira (4 ostegunean, 1 ostiralean, 2 larunbatean eta 5 igandean).
- Arakaldo: Kasu bakarra, ostegunean.
- Arrankudiaga-Zollo: Kasu bakarra, ostegunean.
- Orozko: Kasu bakarra, igandean.
- Urduña: 5 kasu guztira (kasu bana ostegun eta ostiralean eta 3 kasu igandean).
Intzidentzia metatuaren tasak beheranzko joeran jarraitzen du. Astebetean nabarmen jaitsi dira eskualdeko ratioak. Arakaldokoa da salbuespen bakarra, 0tik 588,24ra egin baitu salto. Hala ere, kontuan hartu behar da oso herri txikia dela eta, ondorioz, kasu bakarra behar izan duela horrelako igoera izateko.
EAEn 3.222 positibo egon dira astebetean. 22 pertsona hil dira birusaren ondorioz, 130 daude ospitaleratuta eta 12 Zaintza Intentsiboetarako Unitatean.