Dena prest Itzuliaren Aiaraldeko etapari hasiera emateko

Txabi Alvarado Bañares 2022ko api. 6a, 12:22
Aldapa ugarirekin egingo dute topo txirrindulariek. / Itzulia

12:53ean abiatuko dira txirrindulariak Laudioko Zumalakarregi etorbidetik, eta 17:00-18:00ak aldera iritsiko dira Amurriora. Probak eragina izango du eskualdeko trafikoan. 

Laster abiatuko da Itzuliaren 3. etapa. Laudion hasiko da proba 12:57ean, Zumalakarregi etorbidetik, eta arratsaldean amaituko da Amurrion. Lehen txirrindulariak 17:17ak aldera iristea aurreikusi dute, eta 17:44ean, aldiz, azkenak. 

Aiaraldeko errepide eta mendate ugari zeharkatuko dituzte txirrindulariek. Dena den, probaren zatirik gogorrena Ozekako aldapetan izango dela aurreikusi daiteke. Zale ugari bertaratuko dira bertara korrikalariak animatzeko asmoz. 

Hemen ikusi daiteke ibilbidearen denbora-aurreikuspena.

Eskualdeko txirrindulari eta entrenatzaileek ere gogotsu helduko diote gaurko erronkari:

Trafikoan eragina

Probak eragin nabarmena izango du eskualdeko trafikoan eta aparkatzeko tokietan. Laudioko Zumalakarregi etorbideko aparkalekuak ezingo dira erabili arratsalde osoan zehar, eta errepideak moztuta egongo dira txirrindulariak igaro bitartean:

Amurrion, aldiz, ondorengo tokietan ezingo da aparkatu:

  • Etxegoienbidean, Aldai kaleko biribilgunetik Aresketa Ikastolaraino.
  • Aldai kalean, Aldai kaleko biribilgunetik Iritxusi kaleko bidegurutzeraino (Yas Garajea).
  • Aiala Kalean, Elexondo kaletik Iturralde kaleraino.
  • Frontoi Kalean, Armurubenta eta Frontoi kalearen artean.
  • Araba kalean, Elizaren biribilgunearen eta Elexondo kalearen artean.
  • Elizako aparkalekuan.

Gainera, zirkulazioa mugatuta egongo da ondorengo tokietan: 

  • Elexondo Kalean, helmuga muntatzen eta desmuntatzen ari diren bitartean.
  • Etxegoienbidean, autobusak eta ekipoetako gainerako ibilgailuak iristen direnetik joaten diren arte.
  • Aldai Kalean, 16:00etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide