Eskualdeko abeltzainak abandonatzea leporatu dio Ezker Anitzak EAJri, hiltegiaren itxiera dela eta

Txabi Alvarado Bañares 2022ko api. 7a, 07:00

Hiltegia ez itxi! plataformaren iritzia kontuan hartu ez izana kritikatu du Ezker Anitzak. / Aiaraldea.eus

Enkarterrietan ireki nahi duten hiltegiaren berri prentsaren bidez jaso izana deitoratu du talde politikoak. 

Oharra plazaratu du Ezker Anitzak Laudioko Udal Hiltegiaren itxieraren afera dela eta. Miguel Burdallo ordezkariaren ustez, EAJk eskualdeko abeltzainak abandonatu ditu. Politikari laudioarrak azaldu duenez, bere taldeak Arantxa Tapiari galdetu zion aferaren inguruan, eta sailburuak erantzun zion hegaztien hiltegi bat irekitzeko aukera aztertzen ari direla. “Harritu egiten gaitu horrek, eskualde honetako baserrietan abereak direlako nagusi”.

Burdallorentzat, “ulergaitza” da Hiltegia ez itxi! plataformaren iritzia kontuan hartu ez izana Laudioko azpiegitura itxi zenetik eman diren urratsetan. Ezker Anitzako kideak gogorarazi du bere taldea abstenitu egin zela Aiaraldea ekonomiko suspertzeko plana legebiltzarrean bozkatu zenean, taldearen proposamen nagusiak kontuan hartu ez zirelako eta kontuan hartu zirenak “desitxuratu” egin zirelako. “Denbora gutxi igaro behar izan da ikusteko ponentziaren lan-lerroak ez dituela kontuan hartzen eskualdearen benetako beharrizanak”. 

Era berean, Ezker Anitzako kideek “tristetzat” jo dute sailburuaren atzetik joan behar izatea HAZIren txostenaren ondorioen berri jasotzeko. Era berean, nabarmendu dute prentsaren bidez jaso dutela Berehalako Ekintza Planaren edota Enkarterrietan ireki nahi dute hiltegiaren berri. “Opakotasuna etengabea da Arantza Tapiaren departamentuan”. Gauzak hala, galdera-sorta berria erregistartuko du opozisioko taldeak legebiltzarrean, gaian sakondu eta Tapiaren “erantzunak eta ez-erantzunak” argitu ahal izateko.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide