Liztor asiarra harrapatzeko baliabideak banatuko ditu Aiarako Kuadrillak. Interesdunek tranpak eta produktuak jaso ahal izango dituzte gaur, bihar eta astelehenean 12:00etatik 14:00etara bitartean Arespalditzako Emakumeeen Gelan.
Berez, ontzia eta produktua entregatuko dira. Produktua jasotzeko, botila edo pote txiki batekin joan beharko dute herritarrek.
Behin kanpaina amaituta, maiatzaren 10ean, pertsonek beren harrapaketen emaitzen berri emango dute.
Liztor beltza, Vespa Velutina edo liztor asiarra bezala ere ezagutzen dena, espezie inbaditzailea da eta, besteak beste, erleen eremua okupatzen du tokiko bioaniztasunean. Horregatik, eskualdeko beste herri batzuetan ere horrelako ekimenak bultzatu dira.