AZKEN DATUAK

52 COVID-19 kasu berri detektatu ditu Osakidetzak astebetean Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko api. 11a, 13:55

Laudion detektatu dituzte kasu gehienak, 29 guztira. / Aiaraldea.eus

Intzidentzia metatuaren tasek behera egiten jarraitzen dute udalerri gehienetan.

52 COVID-19 kasu berri topatu ditu Osakidetzak Aiaraldean azken astean. Hala azaldu du osasun sistema publikoak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan

Hauek dira kasu kopuruak, udalerrika eta egunka banatuta:

  • Amurrio: 9 kasu guztira (4 astelehenean, 1 asteartean, 3 asteazkenean eta 1 igandean)
  • Artziniega: Kasu 1, ostegunean. 
  • Laudio: 29 kasu guztira (2 astelehenean, 5 asteartean, 10 asteazkenean, 3 ostegunean, 6 ostiralean, 1 larunbatean eta 2 igandean).
  • Okondo: Kasu 1, ostiralean. 
  • Arrankudiaga-Zollo: Kasu 1, larunbata. 
  • Orozko: 4 kasu guztira (2 astelehenean eta bana asteazken eta ostegunean). 
  • Urduña: 7 kasu guztira (2 astelehenean, 2 asteazkenean eta 3 igandean). 

EAEn 3.352 positibo egon dira guztira 7 egunetan. 12 pertsona hil dira birusaren ondorioz, 203 pertsona daude ospitaleratuta eta 10 Zaintza Intentsiboetarako Unitatean. 

Intzidentzia metatuaren tasak, behera

Intzidentzia metatuaren tasek behera egin dute udalerri gehienetan. Baina Laudio, Okondon zein Urduñan igoerak egon dira (Laudioren kasuan igoera oso leuna izan bada ere). Arakaldon, aldiz, ratioa berdin mantendu da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide