COVID-19 birusari buruzko txosten epidemiologikoa argitaratu du gaur Osakidetzak. Azkenaurreko txostenean 52 positibo berri zenbatu bazituen, gaur plazaratutakoan, ordea, 66 izan dira kutsatuak Aiaraldean.
Horrela zabaldu da pandemia herriz herri eskualdean:
- Amurrio: 9
- Artziniega: 1
- Aiara: 3
- Laudio: 44
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Orozko: 6
- Urduña: 1
Gogoratu beharra dago bihartik aurrera maskara ez dela beharrezkoa izango eremu itxietan, salbuespenak salbuespen.
Intzidentzia metatuaren tasa
Herri gehienen tasek behera egin badute ere, ez da hori gertatu udalerri guztietan eta, esaterako, Laudion, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon adierazle horiek gora egin dute. Halaber, Okondon pasa den astean zegoen moduan mantendu da.