Neurri murriztaileei dagokionez, COVID-19aren pandemia amaitu dela dirudi. Hala ere, birusak jende ugari kutsatzen jarraitzen du eskualdean. Hala ikusi daiteke Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan.
Aiaraldean 63 positibo berri detektatu dira aurreko asteko astelehenetik igandera bitartean, eta horrela banatu dira udalerrika:
- Amurrio: 14 kasu guztira (1 astelehenean, 3 asteartean, 2 ostegunean, 3 ostiralean, 3 larunbatean eta 2 igandean).
- Artziniega: Kasu 1, asteartean.
- Aiara: 3 kasu guztira (2 kasu astelehenean eta 1 asteartean).
- Laudio: 30 kasu guztira (5 kasu astelehenean, 4 kasu asteartean, 8 kasu asteazkenean, 6 kasu ostegunean, kasu 1 ostiralean, 3 kasu larunbatean eta 3 kasu igandean).
- Okondo: Kasu 1, larunbatean.
- Arrankudiaga-Zollo: 3 kasu (1 astelehenean eta 2 larunbatean).
- Orozko: 11 kasu guztira (3 kasu asteartean, kasu 1 asteazkenean, kasu 1 ostegunean, 5 kasu ostiralean eta kasu 1 igandean).
- Urduña: 4 kasu guztira (kasu 1 asteartean, 2 kasu larunbatean eta kasu 1 igandean).
Intzidentzia metatuaren tasak gora
Kasu horien ondorioz, gora egin dute udalerri gehienetako ratioek. Laudio eta Urduña dira beherakada izan duten bakarrak, eta Okondo berdin mantendu da.
EAEn 4.343 positibo detektatu ditu osasun sistema publikoak azken astean. 25 hildako egon dira eta 264 pertsona ospitaleratu dituzte. 12 herritar daude Zaintza Intentsiboetarako Unitatean.