Objektuen bizitza luzatzeko bi azoka egingo dituzte Aiaraldean maiatzean

Aitor Aspuru Saez 2022ko api. 27a, 17:00
Trukearen bidez objektuen bizitza luzatuko dute./ Aiurri.eus

Maiatzaren 8an 'Trukearen Eguna' izango da Laudion eta maiatzaren 22an, aldiz, Amurrion, bigarren eskuko azoka. Halaber, Aiarako Kuadrillak Eskualdeko erreparatzaileen gida argitaratuko du.

Aiarako Kuadrillak zenbait jarduera prestatu du 'Aiaraldea Zirkularra' ekimenaren barruan. Alde batetik, maiatzaren 8an 11:30etik 14:30era Laudioko Herriko Plazan egingo da 'Truke Egunaren' lehenengo edizioa.

Jardunaldi horren helburua izango da bigarren erabilera izan dezaketen elementuen bizitza baliagarria luzatzea. Parte-hartzeko nahikoa izango da Truke Kutxarekin batera egongo den postura hurbiltzea objektu trukagarri batekin: jostailua, liburua, bizikleta, dekorazio-elementua, etxe-tresna elektriko txikia...

Gauza bat utziz gero, ikusgai dagoen beste bat hartu ahal izango da, edo beste erabiltzaile bat momentuan entregatzera doana hartu. Merkatua bi begiralek dinamizatuko dute, eta, bide batez bertaratzen diren pertsonak Laudioko Garbigunean instalatutako berrerabilgarrien etxolarekin lotutako Aiarako Kuadrillako berrerabilpen-plataforma berrian izena ematera animatuko dituzte. Apuntatzen direnen artean eskualdeko produktu-sorta zozketatuko da.

Halaber, maiatzaren 22an bigarren eskuko azoka egingo da Amurrion.

Ekintza horiekin batera, Aiarako Kuadrillak laster argitaratuko du 'Eskualdeko erreparatzaileen gida'.

Gogoratu beharra dago helburu berarekin hainbat truke kutxa instalatu zirela Aiaraldean iaz: 

  • Laudio: Aretako Erretiratuen Zentroa eta Lamuza Parkeko Etxe Nagusia eta eskolak.
  • Amurrio: Udala, Kultur Etxea eta San Jose Gizarte Etxea eta eskolak.
  • Aiara: Otueta Gizarte Etxea eta Etxaurren Ikastola.
  • Artziniega: Udal liburutegia.
  • Okondo: Udal liburutegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide