Maiatzaren 14an Ganekogorta mendia eta inguruko tontorrak argiztatuko ditu Gure Eskuk. 21:00etan piztuko dituzte argiak gailurretatik. Aurretik, lau hitzordu finkatu dituzte hainbat tokitatik Ganekogortara igotzeko: Pagasarriko hesitik, Ermualdetik, Arrankudiagako Ustara auzotik eta Alonsotegiko Mendizain aterpetik. Mendizale guztiak 19:00etan abiatuko dira. Antolatzaileek frontala eta argiztatzeko bestelako tresnak eramateko deia luzatu dute.
2019ko urrian antzeko ekimena burutu zen Aiaraldean. Gure Esku dinamikak bultzatuta Tologorri mendia argiztatu zuten ehunka mendizalek Herrialde Katalanetako buruzagi independentisten zein Altsasuko gazteen aurkako epaiak arbuiatzeko:
Piriniotako Bidea
Gure Eskuk eta Herrialde Katalanetako ANCk ekimen bateratua egingo dute uztailaren 2an, Pirinioak alderik alde argiztatuz. 300 gailur baino gehiagotan piztuko dituzte argiak egun horretan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.