AZKEN DATUAK

92 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte azken astean Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 2a, 14:10

Amurrion 36 kutsatu egon dira azken astean. / Aiaraldea.eus

Osakidetzak 92 koronabirus kasu berri detektatu ditu azken astean eskualdean. Amurrio izan da udalerririk kaltetuena, 36 kutsatu egon dira bertan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte azken astean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Aiaraldean 92 izan dira kontabilizatutako kutsatu berriak.

  • Amurrio 36 kasu guztira (9 astelehenean, 2 asteartean, 7 asteazkenean, 5 ostegunean, 3 ostiralean, 4 larunbatean eta 6 igandean).
  • Aiara: kasu 1 asteartean.
  • Laudio: 27 kasu guztira (5 astelehenean, 2 asteartean, 6 asteazkenean, 4 ostegunean, 3 ostiralean, 1 larunbatean eta 6 igandean).
  • Okondo: 5 kasu guztira (1 asteartean, 2 asteazkenean eta 2 larunbatean)
  • Arrankudiaga eta Zollo: 4 kasu guztira (1 astelehenean, 2 asteartean eta 1 larunbatean)
  • Orozko: 7 kasu guztira (2 astelehenean, 1 ostiralean, 3 larunbatean eta 1 igandean).
  • Urduña: 12 kasu guztira (1 astelehenean, 2 asteartean, 5 asteazkenean, 1 ostegunean, 1 ostiralean, 1 larunbatean eta 1 igandean).

Intzidentzia metatuaren tasak gora

Intzidentzia metatuaren tasak zertxobait egin du gora eskualdeko hainbat udalerritan. Amurrion, esaterako, 100.000 biztanleko 481,09 kutsatu daude. Artziniegan eta Laudion, kontrara, behera egin du ratioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide