Ander Martinez, Lander Agirre eta Aitor Aspuru trikitilariek joko dute bihar Bilboko Kafe Antzokian

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 3a, 15:00
Aurreko edizio batean hartutako irudia. / J. A.

XX. Gazte Musika Topaketetan izango da emanaldia. Larunbatean beste kontzertu bat izango dute, Etxegoiengo jaietan, hain zuzen.

Ander Martinez Perurena eta Lander Agirre Perurena orozkoarrek eta Aitor Aspuru aiararrak trikiti kontzertua eskainiko dute bihar Bilboko Kafe Antzokian. 18:00etan hasiko da emanaldia eta oholtzara igoko dira Kurkuluxetan Musika Eskolako ikasleak eta Perkussion Konfussion taldeko kideak ere.

Hitzordua XX. Gazte Musika Topaketen testuinguruan izango da eta jadanik hirugarren aldiz parte hartuko dute ekitaldian aiaraldearrek. Aintzat hartu beharra dago azken bi urteetan ez dela jaia egin, pandemiaren ondorioz. Kurkuluxetan Kultur Elkarteak antolatzen du jardunaldi arrakastatsua eta sarrerak 3 euro balioko du.

Bilbora joateko aukerarik ez dutenek, Etxegoiengo Jaietara jo dezakete larunbatean. Izan ere, San Migel baselizako inguruetan emanaldia izango dute hiru musikariek. Abesti tradizionalak eta modernoagoak entzun ahalko dira 11:30ean egingo den mezaren ostean.

Aitor Aspuru trikitilariak ibilbide luzea egin du musika eta dantzaren esparruan, Kepa Junkera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots edota Korrontzi taldeekin aritu baita azken urteotan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide