Azken lau asteetan koronabirusaren zabalpena ez da eten eta goranzko marka berria egin du maiatzaren lehenengo astean. Hain zuzen, 129 kutsatu berri topatu ditu Osakidetzak maiatzaren 2tik 8ra bitartean, berriki plazaratu duen txosten epidemiologikoaren arabera.
Herri kaltetuenak Laudio eta Amurrio izan dira. Hurrengoa izan da gaixotasunaren kasuen agerpena udalerriz udalerri:
- Amurrio: 39 (astelehenean 5, asteartean 12, asteazkenean 7, ostegunean 8, ostiralean 5, larunbatean 1 eta igandean 1).
- Artziniega: 5 (astelehenean 1, asteartean 3 eta larunbatean 1).
- Aiara: 2 (asteartean 1 eta asteazkenean 1).
- Laudio: 64 (astelehenean 11, asteartean 9, asteazkenean 12, ostegunean 8, ostiralean 11, larunbatean 7 eta igandean 6).
- Okondo 2 (asteartean).
- Arrankudiaga-Zollo: 1 (astelehenean).
- Orozko: 8 (astelehenean 4, asteartean 2, ostiralean 1 eta igandean 1).
- Urduña: 8 (astelehenean 4, ostegunean 1, larunbatean 1 eta igandean 2).
Horrenbestez, azken asteetako kopuruek nabarmen egin dute gora. Izan ere, duela bi aste 92 izan ziren positiboak, duela hiru aste 67, duela lau aste 66 eta duela bost aste 52.
Intzidentzia metatuaren tasak
Kasuen gorakadak isla izan du intzidentzia metatuaren tasetan, baina irudia aldatzen da herriz herri. Esaterako, udalerri handienek -Laudiok eta Amurriok- nabarmen okertu dituzte euren kopuruak eta Urduñan zein Artziniegan antzeko egoera gertatu da. Okondok ere gora egin du esparru horretan. Orozkok, Arrankudiaga-Zollok eta Aiarak, ordea, murriztu dituzte datuak eta Arakaldon zeuden moduan jarraituko dute, zeroan, alegia. Dena den, aurreko olatuko kopuruetatik oso urrun dago azken asteetako igoera, grafikoan ikus daitekeen moduan.