San Roke Triala egin zen larunbatean Amurrion, izen bereko baselizaren inguruetan. Euskal Herriko, Errioxako eta Asturiaseko Txapelketa lehiatu zen, eta 90 kirolari bertaratu ziren guztira. “10 frantziar ere gerturatu ziren, trial hau oso gustuko dutelako”, azaldu dute antolatzaileek, “7 zonaldetan banatu genuen inbilbidea. Parte hartzaileek 3 itzuli egin behar izan zituzten. Oso lasterketa zorrotza izan zen. Zonaldeak zailak ziren hemen dugun erliebeagatik”.

Aiala Motor Klubak prestatu zuen ekimena. Balorazio positiboa egin dute taldeko kideek. “Eguraldia lagun izan genuen eta gidariak oso pozik azaldu ziren antolakuntzarekin”.

Eneko Martinez hirugarren
Eneko Martinezek ere parte hartu zuen norgehiagokan, eta hirugarren postua erdietsi zuen. Beste lorpen bat Murgako gaztearen ibilbide oparoan.
