AZKEN DATUAK

COVID-19 birusak 132 gaixo berri utzi ditu azken astean

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 16a, 14:44

Duela bi aste baino kasu gutxiago atzeman ditu Osakidetzak Aiaraldean. / Aiaraldea.eus

Osakidetzak gaur bertan zabaldutako txostenaren datuen arabera, Laudio, Amurrio eta Urduña izan dira positibo berri gehien izan dituzten herriak. Aurreko asteko datuak hobetu dira, baina ez gehiegi.

Osasun sistema publikoak pasa den asteko txosten epidemiologikoa plazaratu du. Aiaraldeko egoerari dagokionez, pasa den asteko datuak eta duela bi astekoak oso antzekoak dira. Apur bat murriztu da kopurua eta 139 kasutik 131 kasura igaro da eskualdea. Aurreko asteetako gorantzako joera eten da, hori bai.

Udalerriei erreparatuta, Laudiok eta Amurriok jarraitzen dute izaten positibo berri gehien pilatzen dutenak:

    • Amurrio: 32 (astelehenean 4, asteartean 7, asteazkenean 6, ostegunean 7, ostiralean 7  eta larunbatean 1).
    • Artziniega: 3 (asteazkenean 1,  ostiralean 1, eta igandean 1).
    • Aiara: 5 (astelehenean 1, asteartean 2 eta ostegunean 7).
    • Laudio: 54 (astelehenean 6, asteartean 8, asteazkenean 12, ostegunean 10, ostiralean 7, larunbatean 4, igandean 7).
    • Okondo: 2 (ostiralean 2).
    • Arakaldo: 2 (ostegunean 1 eta ostiralean 1).
    • Arrankudiaga-Zollo: 1 (asteartean)
    • Orozko: 11 (astelehenean 2, asteartean 1, ostegunean 1, ostiralean 4, larunbatean 1, igandean 2).
    • Urduña: 21 (astelehenean 2, asteartean 5, asteazkenean 3, ostegunean 5, ostiralean 5 eta igandean 1).

Intzidentzia metatuaren tasa

Oro har, COVID-19 birusaren intzidentzia metatuaren tasak gora egin du Aiaraldean. Kasurik argiena Arakaldo da, non hutsetik 1176,47 izatera igaro den. Hori bai, aintzat hartu beharra dago gorakada eragin dutela bi gaixo berrik soilik. Artziniegan, Aiaran, Laudion, Orozkon eta Urduñan ere datu horrek okerrera egin du. Amurrion, Okondon eta Arrankudiaga-Zollon, aldiz, kopuruak jaitsi dira, bereziki, azken udalerrian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide