Josu Erkoreka Segurtasun Sailburuak babestu du Ertzaintzak 'Mozal Legea' baliatzea Tubacexeko grebalarien kontra

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 20a, 13:05

Josu Erkoreka Segurtasun Sailburua./ Irekia.eus

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideari erantzunda, aipatu du Ertzaintzaren ardura dela segurtasuna eta eskubide zein askatasunak bermatzea legea jarriki, eta 'Mozal Legea' deiturikoa horien artean dago.

Naiz hedabideak jaso duenez, EH Bilduko legebiltzarkidea Josu Arzuagak Tubacexeko grebalariei jarritako isunen gaia eraman du Eusko Legebiltzarrera. Zehazki, Arzuagak hiru galdera egin dizkio Josu Erkoreka Segurtasun Sailburuari. 

Alde batetik, aretarrak itaundu du zergatik Ertzaintzak baliatzen duen 'Mozal Legea' deiturikoa, aintzat hartuta Eusko Legebiltzarrak adierazpena egin zuela 2016an tresna hori ez erabiltzeko. Erkorekak erantzun du Ertzaintzaren betekizuna dela segurtasuna, eskubideak, askatasunak eta ondarea babestea eta horretarako existitzen diren legeak dituela bere esku, besteak beste, 'Mozal Legea'.

Horrez gain, legearen erabilera arbiatrarioari buruz mintzatu da Arzuaga -langile bati isuna jarri diote bere etxeko atarian egoteagatik, adibidez- eta Sailburuak argitu du berari ez dagokiola hori baloratzea eta horretarako daudela helegiteak.

Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako kideak erantsi du  isunak ez direla greba egiteagatik izan, baizik 'Mozal Legeak' jasotzen dituen ekintza zehatzen ondorioz, esaterako, Ertzaintzaren aginduak ez betetzeagatik. Adibidez, iazko ekainaren 17an gertatutako atxiloketa eta istiluak horregatik gertatu zirela argudiatu du Erkorekak:

Arzuagak ere galdetu du zergatik heldu diren isunak greba bukatu eta hilabete batzuetara, eta Ertzaintzaren arduradun politikoak azaldu du legeak berak adierazitako ohiko prozedura jarraitu dela; 6 hilabete arau hauste arinen kasuetan eta urtebete kasu larrietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide