Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte maiatzaren 23tik maiatzaren 29ra bitarte Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Guztira 51 kasu berri zenbatu dituzte, ondorioz, aurreko asteko kutsatze datuak erdira murriztu dituzte, eta hauen beheranzko joera mantendu da.
Laudio izan da, alde handiarekin, aste honetan gehien kaltetutako udalerria. Osakidetzak 36 kasu antzeman ditu bertan. Herriz herri, horrela banatu dira kasuak:
Intzidentzia metatuaren tasak beheranzko joerarekin jarraitu du Aiaraldeko udalerri guztietan. Arakaldon eta Arrankudiaga-Zollon esaterako 100.000 biztanleko zero kasuen mailara iritsi dira.