64 koronabirus kasu berri agertu dira azken astean, baina intzidentzia metatuaren tasa jaitsi da, oro har

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 6a, 16:02

Laudio izan da berriro gaixo berri gehien izan duen herria./ Aiaraldea

Duela bi asteko datuak nabarmen gainditu ditu pasa den asteko gaixoen zenbaketak, baina, oro har, intzidentzia metatuaren tasek behera egin dute Aiaraldean. Soilik Orozkon handitu da adierazle hori.

Gaur argirataru du Osakidetzak COVID-19 birusari buruzko txosten epidemiologikoa, pasa den asteko datuak partekatzeko. Alde batetik, nabarmendu beharra dago Aiaraldean azken egunetan 64 positibo antzeman dituela osasun sistema publikoak, hau da, duela bi asteko kopurua %25,4 handitu da. Zehazki, duela bi aste 51 izan ziren kutsatu berriak. 

Bestetik, eskualdeko udalerri gehienetan intzidentzia metatuaren tasa murriztu da. Esaterako, Artziniegan 537,06tik 161,12ra igaro da. Amurrion, Aiaran, Laudion eta Urduñan ere jaitsi da eta Okondon, Arrankudiaga-Zollon eta Arakaldon zegoen moduan mantendu da. Berez, Arakaldon eta Arrankudiaga-Zollon 0 zen tasa hori. Okerrera egin duen herri bakarra Orozko izan da. Hain zuzen, bere tasa 329,31tik 475,67ra heldu da, 9 positibo izan baititu maiatzaren 30etik ekainaren 5era. Ondorioz, Aiara, Okondo, Arrankudiaga-Zollo, Arakaldo eta Urduña ez dira jadanik gune gorriak.

Herriz herrikako positiboei dagokienez, horrela banatu dira kutsatu berriak:

    • Amurrio: 10
    • Artziniega: 2
    • Laudio: 39
    • Orozko: 9
    • Urduña: 4

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide