Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Bertan jaso dituzte azken astean Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Guztira 67 izan dira eskualdean zenbaturiko kasuak.
Laudio izan da herririk kaltetuena berriro ere. Azken astean 47 kasu berri agertu dira udalerrian. Arakaldon ere egon da kutsatze bat, eta biztanle gutxiko udalerria izanik asko igo da intzidentzia metatuaren tasa bertan, esanguratsua ez den arren.